Mokoroa okina, Urola Gustagarriren saioan

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 4a, 11:10
Eskuinetik aurrenekoa da Azkoitiko Mokoroako okina.

Urola Gustagarrik aurten egin duen saioa berezia eta berria izan da. Ogi artisaua gai hartuta egin zuten atzo Azpeitiko Azoka Plazan. Aurrez izena emanda zeudenek etxetik jarraitu ahal izan zuten. Saioan parte hartu zuten okinetako bat Azkoitiko Mokoroa izan zen.

Ogi artisaua gai hartuta Urola Gustagarriren barruko saioa egin zuten atzo arratsaldean, Azpeitiko Azoka Plazan. Berezia izan zen saioa, izan ere aurrez izena eman zuen jendeak etxetik jarraitu zuen streaming bidez. Hiru okinek parte hartu zuten: Azkoitiko Mokoroak eta Errezilgo Solakak eta Irure Txikik. Horiez gainera, Aitziber Aizpuru nutrizionistak zuzeneko solasaldia eskaini zuen. Ogi artisauaz, lehengaiez, ekoizpen prozesuaz eta ogiaren propietateez hitz egin zuten atzoko solasaldian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide