Zineforum feminista egingo dute uztailean, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 4a, 09:22

Uztaileko lau astearteetan emango dituzte filmak, 21:00etan hasita. 'Yes, we fuck!', 'Paris is burning', 'El agua sagrada' eta 'Fóllame' filmak ikusgai egongo dira Matadeixen.

Azkoitiko Sostenipe talde feministak antolatuta, Matadeixen Zineforum feminista egingo dute uztailak dituen lau astearteetan. 21:00etan izango dira film emanaldi guztiak. Uztailaren 4an, asteartea, emango dute lehen filma: Yes, we fuck! Aniztasun funtzionala eta sexualitatea uztartuko dituzte lehen emanaldian. 

Paris is burning izango da uztailaren 14an emango duten filma. 80. hamarkadan New Yorkeko transgenero komunitateak sortutako azpikulturaren argazkia isladatuko dute filmean. Uztailaren 21ean, berriz, El agua sagrada filma eskainiko dute. Emakumearen gorputzak isurtzen dituen "ur sakratua" bilatzeko, squirtingaren praktika Ruandako kulturan nola egin duten erakutsiko du filmeak. 

Laugarren eta azken emanaldia, berriz, uztailaren 28an izango da; Fóllame filma eskainiko dute Matadeixen. Virginie Despentesen nobela polemikoan oinarritutako filma da azken hori. Antolatzailek ikus-entzuleei gogorarazi diete maskararen erabilera nahitaezkoa izango dela Matadeixen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide