Mikel Azkoitik kontratua luzatu du Real Union taldearekin

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 3a, 13:08
Mikel Azkoiti Txerloian, Azkoitian jokatutako partida batean.

Erdiko atzelari postuan aritu ohi den jokalari azkoitiarrak Irungo (Gipuzkoa) taldean jarraituko du, Espainiako Bigarren B Mailan.

Mikel Azkoiti futbol jokalari azkoitiarrak beste urtebeterako luzatu du kontratua Real Union taldearekin. Azkoitik erdiko atzelari postuan jokatu ohi du, eta Irungo futbol taldeko kapitainetako bat da. 

Datorren urtean ere Espainiako Bigarren B Mailako Real Union taldean jarraituko du, beraz, azkoitiarrak. Seigarren denboraldia beteko du Irunen 2020-2021 denboraldian. Azken denboraldi labur honetan 11 neurketa jokatu ditu elastiko txuri beltzarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide