HARA! Pago bat lurrean Kakute inguruan

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 2a, 14:07
Zuhaitza lurrean erorita. (Argazkiak: A. Iturralde)

A. I. Maxixatzeneko erabiltzaileak bidali du argazkia, eta bertan ikus daiteke pagoa lurrean.

A. I. erabiltzaileak Maxixatzeni bidalitako argazkietan ikus daiteke pago bat lurrera erorita dagoela. Hark azaldu duenez, zuhaitza duela bi egun inguru erori zen Kakutera bidean, Ixkiturritik bost edo hamar minutura. Halere, jendearentzat zuhaitza ez dela oztopo dio, azpitik jada bidea egina duelako. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide