Aritz Aranbarrik kontratua berritu du Realarekin

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 1a, 14:09
(Argazkia: Real Sociedad).

Futbol jokalari azkoitiarrak 2023ra arte luzatu du kontratua talde txuri-urdinarekin.

Aritz Aranbarrik (Azkoitia, 1998) Realarekin akordioa lortu du klubarekin duen lotura luzatzeko, eta, horrenbestez, 2023ra arte jarraituko du taldean. 2019-2020 denboraldian Reala B mailara igotzea lortu zuen azkoitiarrak, Xabi Alonso entrenatzaile tolosarraren aginduetara. Gainera, Imanol Alguacil entrenatzaileak talde txuri-urdinaren Lehen Mailako taldearekin entrenatzeko behin baino gehiagotan deitu du aurtengo denboraldian. Bestalde, iaz Espainiako Lehen Mailako denboraldiko lehen partida jokatzeko deitu zuen Alguacilek, nahiz eta azkenean ez zen zelairatu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide