'Satiro' ikusteko jende ilara Matadeixen

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 28a, 19:20

Koronabirusaren etenaldiaren osteko lehen emanaldiak harrera ona izan du.

Koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean lehen aldiz ireki ditu ateak Matadeixek gaur, Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Xati Agirrezabala azpeitiarraren Satiro antzezlanarekin itzuli dira kultur ekitaldiak Matadeira, eta eskaintzak harrera ona izan duela ondoriozta daiteke, sarreran sortu den jende ilara ikusita. Edukiera mugatuta eta COVID-19aren hedapena eragozteko beste hainbat neurrirekin prestatu dute gaurko saioa; besteak beste, sarrerak aurretik gorde behar izan dituzte ikusleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide