Bi autok talka egin dute Azkarateko bidean, eta pertsona bat zauritu da

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 27a, 12:39

GI-2634 errepidean bi autok talka egin dute 11:20 inguruan, Azkarateko bidean. Ezbeharraren ondorioz, pertsona batek min hartu du lepoan.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur Azkoitian, GI-2634 errepidean, Elgoibarrerako bidean, Azkarateko mendatean. Volkswagen Golf markako bi autok egin dute talka, 11:20 inguruan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona batek lepoan min hartu du ezbeharraren ondorioz, eta anbulantzia bertaratu da istripuaren gunera. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da une honetan (12:44).

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide