'Ixa websaila': lehen atala

'Ixa' kapitulu laburrez osaturako fikziozko websail bat da. Lehen denboraldiak sei atal ditu, sei istorio independente, egungo bizimoduaren arriskuez eta denboraren pertzepzioarekin jolas egiten dutena. Ehun lagun inguruko lantaldeak hartu du parte mugikorretarako espresuki egindako sail honetan, euskal aktore ezagunek barne. 

Websailaren lehen atalean, bi lagun parrandan daude diskoteka batean. Komunean daudela, sare sozialetan zuzeneko bat grabatzea ideia ona iruditu zaie.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide