Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 25a, 14:32
Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, ekainak 25:

Atraskua: txanpinoia eta sandwich mistoa.

Dean: patata tortilla eta albondigak.

Etxe-Aitz: atunaren enpanadillak eta urdaiazpikoa berenjenarekin. 

Galipan: oilasko hegoak, Arepita erregina pintxoa eta era guztietako frijituak.

Koxka: albondigak eta bestelakoak.

Latz: arrain pastela, txitorraren tortilla eta atunaren enpanadilla.

Tta-kun: patata minak eta urdaiazpikoaren, piperraren eta antxoilen pintxoa.

Zurt: arrautza bexamelarekin eta haragi eta txorizo nahaskia.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide