Iker Muruak Arenas taldean jokatuko du datorren denboraldian

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 24a, 11:09
Iker Murua, Arenas taldean aurkeztu zuten unean. (Argazkia: Arenas)

Espainiako Bigarren B Mailako Arenas taldean jokatuko du erdiko atzelari azkoitiarrak 2020-2021 denboraldian.

Iker Murua (Azkoitia, 1990) futbol jokalari azkoitiarrak Espainiako Bigarren B Mailan lehiatzen duen Getxoko (Bizkaia) Arenas Club taldean jokatuko du datorren denboraldian. Murua Hirugarren Mailako Gernika taldean aritu da azken denboraldian, eta orain Bigarren B Mailara egingo du jauzia, lehen aldiz.

Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeko jokalari ohiak, Lagun Onak eta Sestao River taldeetan jokatu zuen Gernikara joan aurretik. Iaz 23 partidetan parte hartu zuen erdiko atzelari azkoitiarrak, eta hiru gol egin zituen Sodupe, Deusto eta Ariznabarra taldeen aurka. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide