Uztailean ere zinema emanaldiak izango dira Baztartxon

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 23a, 11:40

La posesión de Mercy Black, Personal Assistant eta La lista de los deseos filmak eskainiko dituzte uztaileko asteburuetan Baztartxon, bi emanalditan banatuta.

Koronabirus gaitzaren agerpenaren ondoren, joan den ekainaren 5ean ireki zituzten Baztartxo antzokiko ateak. Ordutik astebururo eskaini dituzte filmak, eta herritarren erantzuna ikusita, uztailean ere filmak ikusteko aukera izango da. 

Uztaileko hiru asteburutan, bi emanaldi bakarrik egongo dira Baztartxon: igandetan 19:30ean eta astelehenetan —ikuslearen eguna— 20:00etan. Uztailaren 5ean eta 6an, La posesión de Mercy Black filma emango dute. Uztailaren 12an eta 13an, berriz, Personal Assistant eskainiko dute; eta, azkenik, uztailaren 19an eta 20an, La lista de los deseos.

Baztartxo antzokia edukieraren erdiarekin zabalduko dute uztailean ere, eta hainbat neurri hartu beharko dira bai aretora sartu aurretik eta bai aretoan bertan. Batetik, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da eta aretora sartu aurretik gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira eskuak.

Gainera, antzokira sartzeko markatutako distantziak gorde beharko dira. Horrez gain, ikus-entzule edo talde bakoitzaren alde banatan eserleku bateko tartea gorde beharko da. Ilarak ere tartekatu beharko dira bai aurretik eta bai atzetik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide