Baztan-Bertizaranako udalekuetarako izen ematea zabaldua dago eta Baztan Park eta Bertiz Park ekainaren 20an ireki dira

Babestutako albistea 2020ko eka. 22a, 18:17

Azken orduan baina "gaur berean" izena eman daiteke Baztan-Bertizaranan antolatzen diren udalekuetan. Protokoloak prest daude 7 eta 15 urte bitarteko umeetzako egokitutako abentura-udalekuetarako, zuhaitz-parkea, piraguak Bidasoan, arroilak, tirolina, ferrata bideak eta gisako aktibitateez gozatzeko egonaldiak dira BKZ-Nafarroa Abenturak eskaintzen dituenak. Egonaldiko txandak sei egunekoak dira eta ekainaren 26tik abuztu bitarte izanen dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Joan den urtean 1.300 haur baino gehiagok parte hartu zuten.

Bi abentura-parkeak zabalik

Bertze aldetik, ekainaren 20an Baztan-Bertizaranan dauden bi abentura-parkeak ireki dituzte.

Baztan Abentura Park Elizondoko Beartzunen dago, 2015ean Fiturren Parke onenaren Lehenengo saria lortu zuen. Parkea Beartzungo arroilaren inguruan dago eta Baztango bista ederra ikus daiteke handik. Lau urtetik goitiko haurrentzat egokitutako aktibitateak daude: Beartzungo erreka gurutzatzen duten 4 tirolinako zirkuitu ederra, akuapark natural batek aukera paregabea ematen du rapelak egiteko, ferrata bide txiki bat, putzutara saltoak, txirristak eta gisa horretako aktibitateak egiteko (6 urtetik goitikoentzat).

8 urtetik goitikoendako, aipatutako aktibitateez gain, parkean 200 metroko Ferrata Bide zoragarri bat egiteko aukera dago. Kirol honek eskaladako sentsazio berdinak bizitzeko aukera ematen du baina segurtasun osoz. Horretarako, kable sistema berezi batek gaztea uneoro lotuta edukitzen du, segurtasuna bermatuz.

Parkeko bertze ekintza zoragarri bat, 4 tirolina erraldoien bidez Beartzungo arroila gurutzatzea da. 220-280-300-450 metroko luzerak, hurrenez hurren, eta 120 metro altuera. Tirolina hauetatik txoriaren ikuspegi bikaina izanen dugu, eta arroila bertze perspektiba batekin ikus daiteke (7 urtetik goitikoendako tandem eginez).

Eta oso ausartak direnentzat, 100 metroko pendulo-salto erraldoi bat dago (zubi-saltoaren gisakoa). Jarduera hau 15 urtetik goitikoendako prestatua dago (gurasoen baimenarekin).

Bigarren parkea Bertiz Abentura Park da. Bertizaranako Narbarte herrian dago, eta parke honetan 4 urtetik goitiko umeak tximinoak bezala zuhaitzez zuhaitz ibil daitezke. Horretarako, segurtasun osoa bermatzen dute, parke hau osorik berritua izan baita, segurtasun sistema aurreratuena ezarriz. Gaztea uneoro kable bati lotuta dago eta laxatzea ezinezkoa da. Bertan, 60 joko baino gehiago daude, 6 tirolinaz gain, eta oso egokia da altueran konfiantza hartzen hasteko.

Baztan Abentura Park-erako erreserba lehendik egin behar da. Bertiz Abentura Park (euririk egiten ez badu bederen) 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era irekita egonen da egunero.

Informazioa eta erreserbak: 659 08 14 31 – 609 46 17 41 telefonoak.

bkz@navarraaventura.com         

www.navarraaventura.com

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide