Udalak hitzarmenak berritu ditu Caritasekin eta Odol Emaileen Elkartearekin

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 22a, 09:20
Caritaseko eta udaleko kideak. (Argazkiak: udala)

Udalak urtero sinatu ohi duen hitzarmena egin du Caritasekin eta Odol Emaileen Elkartearekin, eta diruz lagunduko ditu bi eragileak.

Azkoitiko Udalak hitzarmena berritu du Caritasekin eta Azkoitiko Odol Emaileen Elkartearekin, gizarte arloan "beharrezkoa den lana" egiten jarraitu ahal izateko. "Herrian eta herrirako elkarte horietako boluntarioek egiten duten ekarpena benetan aintzat hartzekoa eta eskertzekoa da. Helburua da guztion ongizatea sustatzea, ahulenei laguntzea eta bizimodu duina lortzen laguntzea", azaldu du udalak.

Odol Emaileen Elkarteak 3.500 euroko diru laguntza jasoko du eta Caritasek 12.425 eurokoa. 

Odol emaileen elkartea eta udala hitzarmena sinatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide