Odola emateko aukera izango da bihar

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 21a, 09:17

Odol ateraldi bateko irudia.

Goizean 10:00etatik 12:30era, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara izango da horretarako aukera Elkargunean. Aurrez hitzordua hartu beharko da 610 11 21 45 telefono zenbakira deituta.

Bihar odola emateko aukera izango da Azkoitian. Goizez eta arratsaldez izango dute herritarrek horretarako parada: goizean 10:00etatik 12:30era, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara.

Aurrez hitzordua hartu beharko da 610 11 21 45 telefono zenbakira (Luis Arregi) deituta. Biharko odol ateraldiak ere Elkargunean egingo dituzte.