Gogotik gozatu dute azkoitiarrek konfinamendu osteko lehen bertso saioan

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 19a, 21:09

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, gozatua hartu dute herritarrek Floreagako On Bosco aretoan.

Gaur, ostirala, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako bertso saioa egin dute, Floreagako On Bosco aretoan. Igor Elorza, Alaia Martin, Jone Uria eta Amets Arzallusek parte hartu dute Iker Iriarte gai-jartzaileak gidatu duen saioan.

Egungo neurriak hartuta eta edukieraren %60an, bete egin da On Bosco aretoa. Herritarrek bezala bertsolariek gozatu ederra hartu dute aspaldiko partez. Konfinamenduaren ostean areto barruan egin duten lehen bertso saioa izan dela azaldu dute lau bertsolariek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide