Ireki dituzte haurren parkeak

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 19a, 10:50

"Normaltasun berria" gaur sartu da indarrean, eta horrekin batera, Azkoitiko Udala hasi da umeen jolas parkeak zabaltzen.

Larrialdi egoeran hartutako neurriak bertan behera gelditu dira gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hiru hilabeteren ostean, parkeak zabaltzeko baimena eman dute. Gaur goizean, herriko zenbait parke zabaldu dituzte, eta hainbat herritar ikusi ahal izan da gune horietan jolasean.

Udalak azaldu du, parke guztietan kartelak jarriko dituela bakoitzaren edukiera zein den azalduz. "Edukiera errespetatzea ardura partekatua izango da eta guztion esfortzua eskatuko du", adierazi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide