Elkarguneak ere gaur zabaldu ditu ateak

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 15a, 20:26

Hainbat neurri errespetatuta eta aurrez hitzordua hartuta itzuli dira azkoitiarrak Elkarguneko gimnasiora eta igerilekura. 

Martxoaz geroztik itxita egon ondoren, gaur, astelehena, zabaldu ditu ateak Azkoitiko Elkarguneak. Herritar asko animatu da irekieraren lehen egunean kirola egitera, baina horiek hainbat osasun neurri errespetatu behar izan dituzte instalazioetan. 

Pertsona kopurua eta kirola egiteko denbora tartea mugatuta itzuli dira azkoitiarrak kiroldegira. Gainera, kirol instalazioak erabili ahal izateko, herritarrek aurrez hitzordua hartu behar izan dute. Ezohiko egoera izanagatik, ordea, kiroldegiko erabiltzaileak gustura agertu dira. Igerilekuan gehienez ordubeteko erreserba egiteko aukera dago, eta gimnasioan ordu eta erdikoa. Azken hori gainera bikoiztu egin dute, areto batetik bi aretotara pasata.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide