TAO zerbitzua berriz ere martxan, astelehenetik aurrera

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 9a, 14:07
Plazaberriko TAO txartel-makina. (Argazkia: udala)

COVID-19ari aurre egiteko Osasun sailak emandako osasun gomendioei jarraituz, etenda egon da TAO zerbitzua herrian.

Ekainaren 15ean TAO zerbitzua berrezarriko da Azkoitian. Maiatzaren erdialdetik txartel-makinak itxita egon dira osasun gomendioek horrela aginduta, baina astelehenetik aurrera makina horiek ohiko funtzionamendua izango dute. Gainera, udalak jakinarazi du aparkalekuez egiten den erabilera kontrolatua izango dela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide