Urbanue autobusak ohiko ordutegia berreskuratuko du bihartik aurrera

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 9a, 11:59

Urbanue, Azkoitiko herri barruko autobusa (Argazkia: La Guipuzcoana)

Ohiko ordutegietan eta geltokietan hartu eta utzi ahal izango da Urbanue bihartik aurrera.

Bihartik aurrera, ekainak 9, Urbanue Azkoitiko autobusak ohiko ordutegia berreskuratuko du. COVID-19agatik azken asteetan izan dituen ordutegiak bertan behera geldituko dira, eta beraz, koronabirusaren aurretik zituen ordutegiak berreskuratuko ditu. 

Bestalde, Azkoititik beste hainbat herritarako autobus linea guztietan zerbitzuak gehitu dituzte. Zumarraga-Zumaia autobus linean %100ean ari dira egiten bidaiak, baina gainerako linea guztietan %80an. 

Hona hemen Azkoitiko Urbanue herriko barruko autobusaren ohiko ordutegiak: