'Harriet: en busca de la libertad' filma ikusgai asteburuan, Baztartxo antzokian

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 10a, 08:00

Ostiraletik astelehenera bitartean 'Harriet: en busca de la libertad' filma ikusteko aukera izango da antzokian.

Datorren asteburuan Harriet: en busca de la libertad filma emango dute, Baztartxo antzokian. Ostiralean eta zapatuan, 22:00etan emango dute filma, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan. Edukieraren %60arekin zabalduko ditu ateak hirugarren fase honetan Baztartxok. Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide