2021. urteko San Andres eguna jaiegun izendatu dute

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 3a, 11:38

Udal hautetsiek joan den astean egindako udalbatzarrean aho batez onartu zuten datorren urteko azaroaren 30a, San Andres eguna, jaiegun izendatzea. Asteartea egokituko da 2021ko San Andres eguna.

Maiatzaren 27an egin zuten Azkoitiko Udaleko hautetsiek maiatzeko udalbatzarra, eta besteak beste, 2021erako herriko jaieguna izendatu behar izan zuten. Udalbatzak aho batez onartu zuen datorren urteko azaroaren 30a, San Andres eguna, jaiegun izendatzea.

Aurtengo azaroaren 30a —astelehena—ere jaieguna izango da Azkoitian. Datorren urtean asteartez izango da San Andres eguna, eta udaleko ordezkariek hala erabakita, jaieguna izango da Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide