Gazteen alokairuak sustatzeko laguntzen hitzarmenaz arituko dira biharko udalbatzarrean

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 26a, 10:40

Ohiko osoko bilkura egingo du Udalbatzak bihar, 19:00etan, eta hainbat gai jorratuko dituzte bertan.

Azkoitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du bihar, asteazkena, 19:00etan hasita, udaletxeko bilkura aretoan. Hainbat gai jorratuko dute udalbatzarrean, eta besteak beste, gazteen alokairuak sustatzeko laguntzen inguruan Azkoitiko Udalaren eta Azkoitia Lantzenen hitzarmenaz arituko dira bertan. Horrez gain, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileen ekarpen ekonomikoa zehazteko kalkulu sistema aldatzea proposatuko du Udal Gobernuak.

Hona hemen biharko udalbatzarreko gai zerrenda:

  • Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  • 2020 ekitaldirako Udal Araudi Planaren aldaketaren onespena.
  • Gazteen alokairuak sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitiko Udala eta Azkoitia
    Lantzen, S.A.ren arteko hitzarmena onestea.
  • 2020 urteko Azkoitiko udalerriko tokiko jaiegunak zehaztea.
  • Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  • Kale garbiketa zerbitzuaren kontratuaren 1. luzapena onestea.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileen ekarpen ekonomikoa zehazteko kalkulu sistema aldatzea, eta ondoriozko ordenantza fiskalaren aldaketaren onespena.
  • Azkoitiko merkataritza lokal hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programaren oinarri arautzaileen aldaketaren onespena.
  • Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune institutua eta San Jose egoitzaren 2019ko aurrekontuen likidazioaren kontu-hartzailearen txostenaren eta alkatearen dekretuen berri ematea.
  • 2019. ekitaldiko finantza kontroleko urteko txostenaren berri ematea.
  • Behin betiko onespenen berri ematea.
  • Aurrekontuari buruzko informazioa.
  • Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide