Langile bat poste batetik erori eta larri zauritu da Madariagan

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 20a, 09:56

Atzo, asteartea, gertatu zen ezbeharra. Langile bat kable bat jartzen ari zen lau metroko poste batean, eta erori egin zen. Helikopteroan eraman zuten Donostia ospitalera.

Langile bat larri zauritu zen atzo, asteartea, Azkoitian. 51 urteko gizona kable bat jartzen ari zen Madariaga auzoan, eta lau metroko garaierako poste batetik erori zen. 08:30 inguruan gertatu zen ezbeharra, eta pixka bat geroago larrialdi zerbitzuetara deitu zuen beste pertsona batek. Bi anbulantzia bertaratu ziren gunera, eta helikopteroak ere joan behar izan zuen, langilea Donostia ospitalera eramateko. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, buruan hartu zuen kolpea gizonak, eta larri eraman zuten erietxera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide