Death Cafe saioa izango da maiatzaren 19an, Skype bidez

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 15a, 16:40

Hil honetako Death Cafe saioa maiatzaren 19rako, astearterako, antolatu dute. 17:00etatik 18:30era egingo dute Skype bidez, larrialdi egoera tarteko.

Azkoitiko Death Cafe taldeak, Death Cafe saioa antolatu du maiatzaren 19rako, astearterako. Larrialdi egoera kontuan hartuta, Skype bidez egingo dute. 17:00etan hasi eta ordu eta erdiko saioa izango da; alegia, 18:30era arte. Heriotzaz hitz egiteko gunea da, eta bertan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute  646 02 21 35 telefono zenbakira deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide