Aurten, San Isidro jairik ez da izango Madariagan

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 15a, 15:13

Koronabirusak eragindako alerta egoera tarteko, aurten ez dituzte sanisidroak ospatuko Madariaga auzoan, Madarixako auzo elkarteak jaiak bertan behera uztea erabaki du. Dena den, azken urteetako auzoko festak gogora ekarriz bideo bat prestatu du auzo elkarteak, argazkiekin osatuta.

Azken urteetako jai eredua mantentzea ezinezkotzat jo du Madarixako auzo elkarteak. Horregatik, aurtengo sanisidroak bertan behera utzi ditu auzo elkarteak, "osasun agintarien gomendioetan oinarrituta". Madariagan, garai batean egiten zuten moduan, etxe giroan ospatuko dituzte sanisidroak aurten. "Dena den, ez da baztertzen aukera dagoenen auzotarrek ospakizun txiki bat egitea", azaldu du Madarixako auzo elkarteak.
 
Auzoko festak gogoan, azken urteetako sanisidroetan ateratako argazkiekin bideo bat prestatu du Madarixako auzo elkarteak, "era horretan, elkarrekin ospatutako festak ekarri nahi ditugu gogora. Aupa Madarixa! eta aupa madarixatarrak!".  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide