Hizki paperdendako produktuen saskia eskuratuko du Egunean Behinen Maxixatzenen taldeko irabazleak

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 11a, 11:21

Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Taldeko irabazleak hainbat produktuz osatutako saskia eskuratuko du, eta gainera, parte-hartzaile guztien artean Maxixatzeneko eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Dagoeneko bi aste pasatu dira Egunean Behinen laugarren denboraldia hasi zenetik, eta aurreko denboraldiko legez, ehunka herritar ari dira parte hartzen Maxixatzenen taldean. Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Maxixatzenen taldeko garaileak Hizki paperdendako produktuekin osatutako saskia irabaziko du. Gainera, parte-hartzaile guztien artean Maxixatzeneko eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana ere zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Maxixatzenek bigarrenez jarri du Egunean Behinen taldea martxan, eta hara batzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzaren gainean klik egin eta F77E25 kodea sartu behar da; erabiltzaileak gisa horretan lortuko du MAXIXATZEN (Azkoitia) izeneko taldera batzea. Gaur-gaurkoz 708 lagun daude Maxixatzenen taldean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide