Zapatuko ekaitza time-lapse bideoan

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 10a, 12:23

Asko izan ziren une hori irudietan izoztu nahi izan zutenak, baina Ismael Benitez Maxixatzeneko erabiltzaileak time-lapse bideoan jaso zuen ekaitza.

Atzo, zapatua, ekaitzak gogor jo zuen Azkoitian. Eguzkia eta bere beroa nagusitu ziren egunaren zati nagusienean, baina arratsaldea ilundu aurretik eguraldia goitik behera aldatu zen. Trumoi eta kazkabar hotsa etenik gabe, eta etenik gabeko tximisten argia gauaren ilunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide