HARA! Azkoititik Azpeitirako muga ondo adierazita

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 6a, 12:05

Azkoititik Azpeitirako bidegorrian herritarrak noraino ibili daitezken adierazteko hesia jarri du Azkoitiko Udalak.

Deskofinamenduaren barruan, zero fasean kirola edota pasiera egitera kalera irten daitezke herritarrak. Jarduera horiek, ordea, ordutegi jakin batean eta udalerritik irten gabe egin behar dituzte. Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorrian, Berrosueta parean, bi herrien arteko muga adieraziz hesi bat jarri du udalak.