[PUBLIZITATEA] Azkoitiko P3 lantegiak oihalezko maskara berrerabilgarriak eskainiko ditu

Babestutako albistea 2020ko api. 30a, 17:38
P3 lantegiak eskainiko dituen maskarak.

P3 lantegiak oihalezko maskara berrerabilgarriak salduko ditu Azkoitian eta Azpeitian.

Azkoitiko P3 lantegiak enpresen lan babeserako materialaren hornidura eskaintzen du bere ohiko jardueran. Egungo egoera dela eta, ordea, norbanakoentzat oihalezko maskara berrerabilgarriak eskuragarri jarriko ditu hamar unitateko paketeetan.

Maskarak 300 aldiz garbitu daitezke eta %99koa baino altuagoa da bakterioen filtrazioarekiko efikazia. Aipatutako maskarak honako establezimenduetan eskuratu daitezke:

  • Azkoitian, Ana Alegre estetika zentroan eskuragarri daude maskarak. Goizez, 10:00etatik 12:00etara bitartean, eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara. Harremanetarako, deitu 943-85 13 94 edota 685 75 04 67 telefono zenbakietara.
  • Azpeitian, berriz, dagoeneko eskuratu daitezke maskarak Farmazabal parafarmazian. Goizez, 09:00etatik 13:00etara bitartean, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Harremanetarako, 943-81 63 33 telefono zenbakira deitu.

Maskarari buruzko informazio tekniko gehiago.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide