Aizpurutxo aita-alabek erromeria eskainiko dute gaur arratsaldean, sare sozialen bidez

Maxixatzen.eus 2020ko api. 26a, 10:46

Josu eta Araitz Etxanizek 19:00etan hasita eskainiko dute zuzeneko emanaldia. Faceboken eta Instagramen ikusi ahal izango da saioa. Aristerrazuko erromeriak bertan behera gelditu direla eta, egitasmo horren ohiturari eusteko antolatu dituzte Aristerrazu Zuzenean izeneko emanaldiak. Joan zen astean Elizagoien ahizpek eskaini zuten zuzenekoa.

COVID-19 gaitzak ekitaldi ia guztiak bertan behera utziarazi ditu, baina badira gailu digitalak eta Internet baliatuta, beste modu batera bada ere, gauzatzen ari diren agitasmoak. Horietako batzuk dira igande arratsaldeetan Aiako Andatza auzoan egiten diren Aristerrazuko erromeriak.

Aristerrazura joaterik ez denez, trikitilariak zuzenekoak eskaintzen hasi dira Aristerrazu Zuzenean egitasmoaren bidez. Joan zen astean egin zuten aurreneko saioa Elizagoien ahizpek, eta gaurkoan Aizpurutxo aita-alaben txanda izango da. Josu eta Araitz Etxanizek zuzeneko emanaldia eskainiko dute 19:00etan hasita. Saioa Facebooken (Josu Etxaniz) eta Instagramen (@araitzetxaniz) jarraitu ahal izango da.

Hona hemen, joan zen astean Elizagoien ahizpek eskainitako zuzenekoaren bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide