Euskaraldia 2020

Zer hizkuntzatan egiten dut etxean eta etxetik?

Has gaitezen ariketa bat egiten! Pentsatu al duzu inoiz zer hizkuntzatan aritzen zaren zure ingurukoekin? Senideekin, lagunekin, egunero hitz egiten duzun lankidearekin.. Zein hizkuntza erabiltzen duzue elkarrekin hitz egiten duzuenean? Eta hainbat batera elkartzen zaretenean?

Ariketa erraz bat egingo dugu, paper edo kartulina batean egiteko modukoa. Pentsatu, idatzi eta erabaki zein harremanetan egin nahi duzun hizkuntza aldaketa eta zeintzutan finkatu nahi duzun euskarazko harremana. Helburu horiek jartzea lagungarria izango zaizu ingurukoekin gaiari buruz hitz egin eta aldaketak elkarrekin egiteko.

Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatzea eta #EtxealditikEuskaraldira etiketa erabiltzea!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide