Gaur amaituko da Maxixatzenek antolatutako pintxo lehiaketan parte hartzeko epea

Maxixatzen.eus 2020ko api. 22a, 12:36

Gaur, asteazkena, amaituko da etxean egindako pintxoaren argazkia Maxixatzeni bidaltzeko epea. Horretarako, 22:00etara arteko epea dute herritarrek.

Gaur, apirilak 22, amaituko da Maxixatzenek antolatutako pintxo lehiaketan parte hartzeko epea. Pintxoa egiteko nahi adina osagai erabili daiteke. Bestalde, eta epaimahaiak pintxoa dastatzeko aukerarik izango ez duenez, pintxoaren itxurak berebiziko garrantzia izango du. Herritarrek gaur 22:00ak baino lehen bidali beharko dute etxean egindako pintxoaren argazkia maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edota 688 84 63 51 telefono zenbakira. Pintxoaren argazkiarekin batera honako datu hauek bete beharko dituzte parte hartzaileek:

  • Parte hartzailearen izen-abizenak.
  • Telefono zenbakia.
  • NAN zenbakia.
  • Pintxoaren izena.

Irabazlearen izena, bihar

Bihar, osteguna, pintxo-poteoa egin ohi du hainbat azkoitiarrek, eta amaiera orduarekin batera, 21:00etan jakinaraziko du Maxixatzenek itxialdi honetako pintxo irabazlea nor den. Halaber, parte hartzaile guztiek egindako pintxoen argazkiak ikusteko aukera egongo ere da. Lehiaketaren irabazleak Maxixatzen aldizkariaren eta Urola Kostako Hitza egunkariaren urtebeteko harpidetza irabaziko ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide