Udala Kale Nagusiko baldosak konpontzen ari da egun hauetan

Maxixatzen.eus 2020ko api. 15a, 10:54
Konponketa lanetan. (Argazkia: Azkoitiko Udala)

Udalaren aurreikuspenen arabera, lanen "gutxienez astebete" iraungo dute.

Azkoitiko Udaleko brigadako langileak Kale Nagusiko baldosak konpontzen ari dira egun hauetan, Laboral Kutxa entitate paretik herriko plazara arteko tartean. Udalak egindako aurreikuspenen arabera, lanek "gutxienez astebete" bat iraungo dute. Ondorioz, Kale Nagusia itxita egongo da ibilgailuentzat Aizkibel kalera eramaten duen bidegurutze paretik herriko plaza alderantz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide