#EtxetikMundura

Aldapa lokalaren musika, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko api. 13a, 20:00

Aldapa lokaleko gazteek egindako Azkoitiko Bulego taldearen 'Hegan' taldearen bertsioa ikusteko aukera dago gaur, etxetik mundura.

Aldapa lokaleko gazteek Azkoitiko Bulego taldeak sortutako Hegan abestiaren bertsioa egin dute. Gazteek gitarra, bateria, saxofoia eta beste hainbat musika tresnek lagunduta egin dute honako bideoa.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide