Aldapa lokaleko gazteen musika emanaldia ikusteko aukera gaur, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko api. 13a, 13:58

Aldapa lokaleko gazteek Azkoitiko Bulego taldearen 'Hegan' taldearen bertsioa egin dute.

Gaur, 20:00etatik aurrera, Aldapa lokaleko gazteen musika emanaldia ikusteko aukera izango da #EtxetikMundura saioan. Azkoitiko Bulego taldeak sortutako Hegan abestiaren bertsioa egin dute. Gazteek gitarra, bateria, saxofoia eta bestelako musika tresnek lagunduta egin dute bideoa.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide