Leihoetatik balkoietara abestu dute azkoitiarrek Aberri Egunean

Maxixatzen.eus 2020ko api. 12a, 15:19

Euskal Herria Baterak deitutako ekimenekin bat egin dute Azkoitiko hainbat gunetan ere.

Euskal Herria Batera ekimenak deituta, minutuko isilunea egin dute 12:30ean hildako guztiak oroitzeko. Ondoren, Txoriak txori abestia kantatu dute, eta Ikusi mendizaleak kantuarekin amaitu dute deialdia. Azkoitiko Altzibar auzoko Anaitasuna plazan eta Trenbidearen Zumardian, esaterako, bat egin dute ekimenak deitutako ekintzekin. Bozgoragailuetatik edota trikitixa doinuekin girotu dituzte eguerdian balkoiak eta leihoak, bideo honetan ikusi daitekeen moduan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide