Azkarateko hondakin gunea

Herritarrek hondakin gunearen aurkako lapiko-jotze zaratatsua egin dute

Maxixatzen.eus 2020ko api. 8a, 11:35

Atzo, asteartea, jakin zuten azkoitiarrek Azkaraten hondakinak kudeatzeko gune bat eraikiko dutela, eta ehunka herritarrek beraien haserrea eta desadostasuna adierazi zuten.

Lapikoak ozen astindu zituzten azkoitiarrek atzo, asteartea, Azkaraten egingo duten hondakinak kudeatzeko plantaren aurka daudela azaltzeko. Ehunka herritarrek beraien haserrea eta desadostasuna balkoietatik adierazi dute, izan ere, herriko gune guztietan entzun zen lapiko, txistu, sirena eta bozina hotsa. Herritarrek hasitako ekimenaren asmoa da lapiko-jotzea egunero 21:00etan egitea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide