#EtxetikMundura

Xabifest DJaren saioa, Etxetik Munduran

Maxixatzen.eus 2020ko api. 3a, 20:00

Xabier Alberdi Xabifest DJaren saioa izan da gaurko #EtxetikMundura egitasmoaren protagonista. 20:00etan hasita.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Uztarria.eus-en Olatz Alkorta margolariak eskulan bat egingo du, Baleike.eus-en Chango Munks ska-punk musika taldeak saioa eskainiko du eta Zarauzkohitza.eus-en Nagore Aizpurua abeslariak.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela bi astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide