Azkoitiko odol emaileen elkartearen gutuna, eskerrak emanez

Maxixatzen.eus 2020ko api. 2a, 11:16

Azkoitiko odol emaileen elkarteak honako gutun hau bidali dio Maxixatzeni:

Lerro hauen bitartez, Azkoitiko odol emaileen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Azkoitiko odol emaileei egun berezi hauetan emandako erantzunagatik.

Eskerrak baita ere Azkoitiko Udalari, bere ekimenez Elkarguneko lokal egokiena utzi eta egokitzen laguntzeagatik, modu horretan odol ateraldia egoera berezi honek eskatzen dituen babes neurri denekin egin ahal izan genuelako.

Eskerrik asko!
 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide