#EtxetikMundura

Urtzi Azkueren musika, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 31a, 20:00

Urtzi Azkuek bere hurrengo lanaren aurrerapena den 'From home' abestia eskaini du gaurko #EtxetikMundura saioan.

Urtzi Azkue musikaria izan da gaurko #EtxetikMundura egitasmoaren protagonista. 20:00etan hasita, Azkuek bere hurrengo lanaren aurrerapena den 'From home' abestia eskaini du gaurko Maxixatzen.eus-en.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Uztarria.eus-en Lurdes Alkorta eta Enaitz Alberdi trikitilariek eskaini dute emanaldia,  Zarauzkohitza.eus-en Mor More musika taldeak, Karkara.eus-en Ainara Zamakola musikariak, eta Baleike.eus-en Beheko Plaza abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendik.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela bi astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide