Mamo izan da asteko garailea Egunean Behin jokoko Maxixatzenen taldean

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 23a, 10:26

Martxoaren 16tik 22ra arteko astean, 563,71 puntu bildu ditu Mamo lehiakideak, eta hark jasoko du Maxixatzenek astero banatuko duen saria: Ogi-Berri gozotegian gosaria. Irabazleak Maxixatzenekin jarri behar du harremanetan. Astekoaz gain, denboraldi amaierako saria ere banatuko du komunikabideak.

Martxoaren 2tik 8ra arteko astean arteko astean Mamo izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria Egunean Behin jokoko Maxixatzenen taldean; 563,71 puntu lortu ditu hark. Horrenbestez, Jausoro auzoan dagoen Ogi-Berri gozotegian gosari bat irabazi du lehiakideak. Saria eskuratzeko, irabazleak Maxixatzenekin jarri beharko du harremanetan, maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora idatzita edo 943-85 36 17 telefono zenbakira deituta.

 

 

Asteko eta denboraldiko sariak

Logika horri jarraituta, Maxixatzenek ere sariak banatuko ditu. Hain zuzen ere, astea Maxixatzen taldearen sailkapenaren buruan bukatzen duen lehiakideak Jausoroko Ogi-Berri gozotegian gosari bat irabaziko du. Gosari hori astero-astero banatuko du Maxixatzenek, Ogi-Berri gozotegiari esker. Horrez gain, denboraldiaren amaieran aurreneko postuan geratzen den erabiltzailearentzat beste sari bat banatuko du Maxixatzenek: hain zuzen ere, Joseba jatetxean bi lagunentzako afaria jasoko du denboraldiko irabazleak. Gaur egun 628 lagun daude Maxixatzenen taldean.

Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean Maxixatzen - Egunean behin izeneko taldea bilatu behar da, eta taldera batzeko F77E25 giltza erabili. Denboraldi berria otsailaren 3an hasi bazen ere, oraindik badago taldera batzeko aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide