Goizean egingo dute biharko hondakin komertzialen bilketa

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 18a, 12:08

Goizeko 10:00etarako atera beharko dituzte saltokiek hondakin organikoak eta errefusa. Jaieguna delako aldatu dute ordutegia.

Bihar, San Jose eguna, jaieguna da. Hori dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak aldatu egin du honakin komertzialen bilketari dagozkion ordutegiak.

Horrela, goizez egingo dute bihar hondakin horien bilketa. Hain zuzen ere, 10:00ak baino lehen atera beharko dituzte saltokiek beren hondakinak biharkoan. Hondakin organikoak eta errefusa dira bihar atera ahalko dituzten hondakinak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide