Abantoko bi emakumeen hilketak salatzeko elkarretaratzea deitu du Sostenipek biharko

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 12a, 09:46

19:00etan herriko plazan egingo dute elkarretaratzea 'Erasorik ez erantzunik gabe' lemapean.

Sostenipe Azkoitiko talde feministak elkarretaratzea deitu du biharko, ostirala, Abanton-Zierbenan (Bizkaia) izan diren bi emakumeren hilketak salatzeko. Erasorik ez erantzunik gabe lemapean egingo dute elkarretaratzea 19:00etan, herriko plazan.

Azkoitiko Udalak ere bere "gaitzespenik irmoena" azaldu du Abanto-Zierbenan gertatutako bi emakumeren hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazi die senideei eta biktimen hurbilekoei. Jakinarazi dutenez bat egingo dute Sostenipek deitutako gaitzezpen-elkarretaratzean, eta herritarrei ere dei egin die bertan parte har dezaten

Bi emakumeren hilketa egotzita, gizonezko bat atxilotu zuten atzo Portugaleten (Bizkaia). Emakume horietako baten mutil laguna eta bestearen aita zen atxiloturiko 60 urte inguruko gizonezkoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide