Jexuxmari Mujikaren hitzaldiarekin hasi da Bizenta Mogel elkartearen hitzaldi zikloa

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 11a, 16:21

Etika irakasle ohiaren 'Pentsatzearen eta entzutearen artea' izeneko hitzaldiarekin hasi da Bizenta Mogel elkarte sozio-kulturalaren hitzaldi zikloa.

Gaur, asteazkena, hasi da Bizenta Mogel elkartearen hitzaldi zikloa. Jexuxmari Mujika etika irakasle ohiaren hitzaldia izan da lehena. Pentsatzearen eta entzutearen artea izenez aurkeztu du gaurko solasaldia aizarnarrak. Gaur egun pentsatzea "gero eta zailagoa" dela uste du Mujikak. 30 lagun baino gehiago elkartu dira Elkarguneko Oteiza aretoan hitzaldi zikloko lehen solasaldia zuzenean jarraitzeko.

Hurrengo hitzaldia martxoaren 18an izango da; Sabin Zabaleta abokatuak Onarpenak eta ukapenak izango ditu hizpide. Martxoaren 24an, berriz, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna den Juan Jose Alvarezek Herritartasun zibilia: eskubideak eta betebeharrak hitzaldia eskainiko du. Saio guztiak Elkarguneko Oteiza aretoan izango dira, 15:30ean. Apirilaren 1ean, bestalde, Balentziaga Museoa bisitatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide