Sun Magoak 'Houdini, telebistaren magia' ikuskizuna aurkeztuko du zapatuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 10a, 10:03

'Houdini, telebistaren magia' ikuskizun berria eskainiko du magoak Azkoitian. Sarrera sei eurotan egongo da salgai.

Sun Magoak Houdini, telebistaren magia azken ikuskizuna aurkeztuko du datorren zapatuan, martxoak 14ean, Baztartxo Antzokian. 18:00etan hasiko da magoaren azken ikuskizuna, eta ilusioetatik barrena egingo du bidaia; ez dira faltako ezinezko enigmak, agerraldiak eta desagertze misteriotsuak.

Txikienek Harry Houdini ezaguna dute Disney Channel kateko Club Houdini seriea tarteko. Magoak ur tanketik egin beharreko ihesaldiaren saioa eskainiko du estreinakoz Azkoitian; 500 litro ur dituen tanketik atera beharko du magoak, lotuta eta kateatua egonda.

Houdini, telebistaren magia, emozioz, argiz, soinuz, kolorez eta efektuz osaturiko ikuskizuna da. Iñaki Ruiz de Galarreta da Sun Magoaren izena, eta aditua da muturreko ihesetan, ilusioetan eta lebitazioetan. Sarrera sei eurotan egongo da salgai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide