'Panpina' antzezlana eskainiko dute igandean, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 10a, 09:24
Erika Olaizola antzezlea. (Argazkia: Panpina)

Matadeixek antolatutako Antzerki Jardunaldien bigarren emanaldia izango da datorren igandekoa.

Datorren igandean, martxoak 15, Erika Olaizola eta Leire Arenas azpeitiarrek iaz estreinatu zuten Panpina antzezlana zuzenean ikusteko aukera izango da Matadeixen, 19:00etan. Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetan taularatu zuten lehen aldiz obra.

Matadeixeko IX. Antzerki Jardunaldiak otsailaren hasieran hasi ziren Fanny Girauden Juntos antzezlanarekin; orain, Panpina antzezlanaren txanda da, eta honela dio lanaren sinopsiak: "Iritsi da mundu guztiari egia esateko momentua" dio Panpina antzezlanaren sinopsiak. "Gaur, lehen aldiz, Erika Rooibosek maitasuna egingo du bere itzalarekin", jarraitzen du.

Erika Rooibosen azalean sartuko da Erika Olaizola, eta zuzendariak aldamenean izango ditu obraren sormen prozesuan irudiaz eta planteamendu espazialaz arduratu den Leire Arenas eta kanpo begiradaz nahiz dramaturgiaz arduratu den Oier Guillan. Sortzaileek hilabeteak pasa zituzten Panpina sortzen, baina izatez, 2014. urtean hasi zen guztia.

Zozketa

Maxixatzenek, Matadeixeren laguntzarekin, bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditu igandeko antzezlana zuzenean ikusteko. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA

Zein kolektibo sortu zuen Erika Olaizolak 2014. urtean?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, martxoak 13, ostirala, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta ostiralean bertan jakinaraziko da webgunean.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide