Bi lagun zauritu dira saihesbidean gertatu den auto istripuan

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 9a, 15:34
Istripua izan den gunea. (Argazkia: Suhiltzaileak)

Bi autoren arteko ezbeharra 15:05 aldean gertatu da, eta zauritutako bi lagunak Zumarragako ospitalera eraman dituzte.

Bi pertsona zauritu dira gaur, astelehena, Azkoitiko saihesbidean, Eroski supermerkatu pareko biribilgunetik Altzibar aldera doan tunelaren parean, izan den trafiko istripuan. 15:05 inguruan jazo da bi autoren arteko ezbeharra GI-631 errepidean, eta Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionez, suhiltzaileek atera behar izan dituzte zauritutako bi lagunak beren autoetatik.

Larrialdi Zerbitzuak, Azpeitiko suhiltzaileak eta Ertzaintza istripuaren lekuan izan dira, eta zauritutako pertsonak Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Trafikoak moztuta jarraitzen du oraindik bi norabideetan, une honetan errepidea garbitzen ari baitira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide