Pedro Muñozek eta Jone Zabaletak Beasaingo Herri Lasterketa mistoa irabazi dute

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 9a, 12:00
Jone Zabaleta eta Pedro Muñoz. (Argazkia: Goierriko Hitza)

Atzo, igandea, jokatu zuten proba Beasaingo kaleetan zehar. Bikote azkoitiarrak, gainera, lasterketako errekor berria ezarri zuten.

Pedro Muñoz eta Jone Zabaleta korrikalariek osatutako bikoteak Beasaingo Herri Lasterketa Mistoa irabazi zuten atzo, igandea. Zazpi kilometroko proba 24 minutu eta 55 segundoan amaitu zuen bikote azkoitiarrak; gainera, minutu eta erdian hobetu zuen aurrez zegoen errekorra. 50 bikotek parte hartu zuten proban, eta azkoitiarrek osatutakoa izan zen lehena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide