Julen Alberdi 'Txikia IV.a', Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako azpitxapeldun

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 9a, 12:49
Txikia IV.a eta Mugertza, beltzez, podiumeko bigarren postuan. (Argazkiak: Ibon Errazu)

Aizkolari azkoitiarrak eta Ugaitz Mugertzak bigarren postuan amaitu zuten finaleko lana, irabazleek baino minutu bat beranduago.

Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarrak, eta Ugaitz Mugertza mutrikuarrak bigarren postuan amaitu dute Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan okatu zuten txapelketako finala, eta Mikel Larrañagak eta Jon Rekondok irabazi zuten, eguneko lana 25 minutuan eta 30 segundoan amaituta. Minutu bat gehiago behar izan zuten Txikia IV.ak eta Mugertzak. 

Pare-pareko finala izan zen, bereziki Larrañaga eta Rekondo bikotearen eta Txikia eta Mugertzaren artean. Lanerdietan aurretik ziren azkoitiarra eta mutrikuarra, hiru segundoko abantailarekin, baina azken lanera sartu aurretik Larrañagak eta Rekondok aurrea hartu zuten, segundo bateko aldea aterata. Azken lanean, ordea, Larrañaga eta Rekondo izan ziren onenak, eta beraientzat izan zen 2020ko Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide