Zozketa

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Roman eta Julieta' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 6a, 13:43

Zapatu arratsaldeko 'Roman eta Julieta' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

Honako bi bazkide hauek eskuratuko dituzte sarrerak: Garbiñe Otegik eta Sorkunde Garatek. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena honako hau zen: Anartz Zuazua.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean, 19:30ak baino lehen.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak, eta mila esker guztioi! Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide